Kosnoagako bi igerilarik Xixongo Nazioarteko Igeriketa Txapelketan parte hartuko dute
Iraia Aranbarri Musatadi eta Garazi Bengoetxea Jauregi Bizkaiko Igeriketa Federazioak gonbidatuta doaz Asturiasera. Neguko Espainiako Txapelketara beharrezkoak diren gutxieneko denborak lortu dituztelako gonbidatu dituzte. Aranbarrik 100m-ko eta 200 m-ko bular estiloan lortu zituen gutxieneko markak, eta Bengoetxeak, berriz, 200m-ko, 400m-ko eta 800m-ko estilo librean.
Asteburu honetan Xixongo Santa Olaia Kiroldegian jokatuko dute 32. Trofeo Internacional Villa de Gijon txapelketa. Hain zuzen, Kosnoagako igerilariek Bizkaiko ordezkari moduan lehenengoz parte hartuko dute nazioarteko txapelketa batean. Europako maila handiko igerilariak batuko dira Asturisen.
Zapatuan 11:00etan hasiko dira probak; goiz eta arratsaldez egingo dituzte saioak. Domekan, berriz, 10:00etan hasiko dira, eta 13:00ak aldera banatuko dituzte sariak. 22 igeriketa klub eta lau federazioak parte hartuko dute.