Jai giroan murgiltzear daude arratzuarrak
Poneyak eta puzgarriak gaztetxoentzat, mus eta briska txapelketak helduentzat... Barikuan hasiko dira Arratzuko jaiak, eta beste urte batez adin eta gustu guztiak asetzeko ekimenez beterik datoz.Arratzuko jaiak beste behin ekintzaz beteta datoz herria ...
Poneyak eta puzgarriak gaztetxoentzat, mus eta briska txapelketak helduentzat… Barikuan hasiko dira Arratzuko jaiak, eta beste urte batez adin eta gustu guztiak asetzeko ekimenez beterik datoz.
Arratzuko jaiak beste behin ekintzaz beteta datoz herria alaitzeko asmoagaz.Herriko jai batzordeak antolatu du jaietako egitaraua, eta bihar emango diete hasiera Asier Zubiaga Euskal Herriko harri-zulatze txapeldunak botako duen pregoiagaz.
Zapatuan herri bazkaria egingo dute, eta jai batzordekoek paperezko txapelekin joatea eskatu dute: iaz bezala, norberak egindako edo erositako txapelak eramanez udalerria kolorez betetzea nahi dute, baita norgehiagoka txikia sortu ere, ea nork txapel politagoa eraman. Gainera, jai batzordeak egindako zapiak eskuragarri egongo direla aurreratu dute.
Aurtengo jaietako berritasun bat play back-ean parte hartzeko aukera izango da: gazte zein helduek agertokira igo eta beraien abesti gogokoena abesteko aukera izango dute zapatuan.
Iaz arrakasta handia eduki zuen ekimena ere bueltan izango da, eta martitzenean II. Txokolo Lasterketa ospatuko dute herriko plazan. Pasa den urtekoan izandako lehia biziaren ostean, arratzuarrak dena emateko prest daude txokoloekin ikasi dituzten trikimailu berriekin.
Eta nola ez, jaietan musikaz gozatzeko aukera bikaina edukiko dute Arratzura hurbiltzen direnek: bihar iluntzean Puro Relajo mariatxi taldeak eskainitako kontzertuagaz, zapatu gauean Urrats erromeriagaz herriko mutilen dantza erakustaldiagaz batera izango da, eta, datorren martitzen iluntzean Gauargi erromeriagaz. Txupinak emango die amaiera jaiei.