Gu be zuek gara jaialdi solidarioa ospatuko dute domekan

Domekan olatu urdinak Gernika-Lumo hartuko du Gu be zuek gara Haurren Minbiziaren Humanizazioa eta Ikerketarako, eta Hezur-muinaren Dohaintzari zabalkundea emateko jaialdi solidarioarekin.

Iaz 9.000 pertsona hurbildu ziren jaialdira, eta 40.000 euro inguru lortu zituzten umeen minbiziaren ikerketan laguntzeko.

La Cuadri del Hospi elkarteak, Gernika-Lumoko Borja del Riok eta Roberto Rivasek eta bertako hainbat laguntzailek bultzatu dute proiektua. Urte honetako helburua tratamendu onkologikoan dauden haur eta nerabeentzat eta familientzat Barakaldoko Gurutzeta auzoan arnasgune izango den itxaron gela bat egokitzea da.

Hainbat ekintza prestatu dituzte domekarako: helduentzako eta umeentzako maratoiek emango diote hasiera ospakizunari, eta ostean eguna alaitzeko hiru orduko kontzertuari ekingo diote pasealekuan, Oxabi Erromeria eta Dientes de Lunaren emanaldiekin, eta Euskal Herriko musika talde ezagunetako kideak izango dira beraiekin.

Eguna burutzeko, tonbola solidarioa eta elkartasun paella egingo dituzte.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend