Martxoaren 18an Arrietan hasi zuten aurtengo kopa, eta apirilaren 29an
Lemoizen lehiatu zuten bigarren proba.
Trail luzea eta laburra, BTM eta txakur-krosa lehiatuko dituzte, eta horrez gain, martxa laburra zein luzea egiteko aukera izango da, beste urte batez.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, iazko parte hartzaile kopuru antzekoa espero dute. Izan ere,
650 pertsona baino gehiago espero dituzte. Trail laburrean izena eman dute gehienek: 246 pertsonak. Luzean, berriz, 148 korrikalarik izena eman dute. MTB proban 98 txirrindulari daude izena emanda. Txarkur-krosa lehiatzeko 41 pertsona apuntatu dira, eta martxa biak egiteko 113 pertsona.
21,2 kilometroko ibilbidea (lau anoa postugaz) egingo dute MTB eta trail zein martxa luzeetako parte hartzaileek. Txakur-kroseko eta trail eta martxa laburretakoek, ostera,
10,11 kilometroko ibilbidea (bi anoa postugaz) izango dute.
Mendi martxa luzea egitera doazenak izango dira goiztiarrenak. Horiek
09:00etan dute irteera-ordua. Ordu erdi beranduago ekingo diote lehiari txirrindulariek.
09:40ean hasiko da txakur krosa, eta
09:55ean trail luzea. Azkenik,
10:10ean irtengo dira trail laburreko partaideak, eta
bost minutu beranduago abiatuko dira mendi martxa laburrekoak.
Bizkaia Kopa Trail txapelketa zortzi etapak osatzen dute trail eta MTB modalitateetan. Txakur krosean, ostera, sei etapa burutuko dituzte.
Hurrengo proba Loiun izango da, ekainaren 17an. Bi hilabeteko geldialdiaren ondoren, irailaren 9an itzuliko da lehia; Trapagaranek hartuko du bosgarren proba. Seigarrena Zamudion lehiatuko dute, urriaren 14an. Azaroaren 4an Lekeition dute hitzordua, eta azken proba, berriz, Diman izango da, abenduaren 16an. Orduan argituko da zeintzuk diren aurtengo Bizkaia Kopa Trailaren irabazleak.
*HONEKIN LOTUTA:
Iazko albistea