Pista denboraldi
amaiera bikaina izan da 16 eta 20 urte bitarteko atletentzat. Denboraldia ezin hobeto borobildu dute Asier Odriozola, Carlos Galan, Eneko Zabala eta Jon Bilbao entrenatzaileen gidaritzapean dauden neska-mutilek. Egindako lan onagaz gustura, atseden hartzeko unea heldu zaie, eta hurrengo denboraldirako prestaketara begira daudela adierazi dute taldearen arduradunek.
Asteburuan Durangon lehiatu dute 18 eta 20 urtez azpikoen Bizkaiko Txapelketa. Bederatzi domina bakarkako lehian irabazi dituzte, eta beste bi erreleboka.
4X100 metroko erreleboko proban
brontzea lortu dute nesken zein mutilen laukoteek. Uxue Aurre, Amaia Alberdi, Iara Auzokoa eta Irati Unzueta atletek osatu zuten nesken taldea, eta mutilena Unai Lobatok, Ibon Etxebarriak, Mustapha Herjjouk eta Mikel Ibarrak.
Bakarkako lehiari dagokionez, Aurre eta Unai Lobato bina dominagaz bueltatu dira Bizkaiko Txapelketatik.
Lobatok urrezko domina irabazi zuen 800 metrotan, eta 3.000 metrokoan txapeldunorde geratu zen.
Aurrek, berriz,
zilarrezko dominak lortu zituen 400 eta 800 metroko probetan.
Auzokoak 2.000 metroko oztopo proban eskuratu zuen bere bigarren domina, eta modalitate berean zilarrezko domina lortu zuen I
bai Musatadik. Mikel Ibarra hirugarren sailkatu zen 800 metrokoan, eta xabalina, aldiz,
Asier Cisnerosek zilarra eta
Daniel Jauregik brontzea lortu zituzten.
Argazkia: Mirari Cuende.
Taldeko alebin eta txiki mailakoek asteburu honetan amaituko dute denboraldia. Aurreko asteburuan Bizkaiko finalak lehiatu zituzten, lan txukuna eginez.
Bestalde, egokitutako kirolean
Mustapha Herjjou muxikarrak
Euskadiko Open-ean parte hartu zuen aurreko asteburuan, Eibarren. “Gonbidapena ondo aprobetxatu du. 800 metroko proba dotorea egin du, eta bere marka pertsonala hobetu du”.