Bi eskualdeotako bost ikasle gehitu dira Urruzunotarren sare emankorrera
Gernika-Lumoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako institutuetako ikasleen lanak saritu dituzte. Poesia B mailan aurten ez dute saririk banatukoEuskaraz idazteko zaletasuna Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako gazteen artean bultzatzea...
Gernika-Lumoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako institutuetako ikasleen lanak saritu dituzte. Poesia B mailan aurten ez dute saririk banatuko
Euskaraz idazteko zaletasuna Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako gazteen artean bultzatzea helburu duen Urruzunotarrak gehituz literatur lehiaketaren saridunak ezagutara eman dituzte. Beste urte batez, sarituen artean daude Busturialdeko eta Lea-Artibaiko institutuetako ikasleak.Bertoko bi eskualdeetako herritarrek prosa atalean aurkeztutako lanengandik jasoko dute saria. Prosa A mailan, Lekeitio BHIko Miren Etxebarria saritu dute, Aulki hutsak lanagatik.
Prosa B mailan, berriz, Markina BHIko Sofia Zacharova (XX. mendeak zure ausardia gainditzen duenean) eta Jone Urbieta (Txomin), Gernika BHIko Beñat Albizbeaskoetxea (Zein urrun dagoen Europa) eta Ondarroa BHIko Naia Badiola (Lokarriak) saritu dituzte.
Poesian nahiz prosan bi maila bereizi dituzte (A eta B). Aurten Poesia B mailan ez dute saririk banatuko. Izan ere, epaimahaikideen ustez, aurkeztutako bi lanek ez dute saritzeko moduko mailarik. Ondorioz, kategoria eta maila honi dagozkion bost sariak prosan banatzea erabaki dute; horietatik hiru A mailan eta beste biak B mailan.
Sari banaketa irailean
Betiko moduan, literatur munduko izen ezagunek osatu dute epaimahaia. Hain zuzen, Leire Bilbaok, Jasone Osorok, Gari Berasaluzek, Peru Iparragirrek eta Goiatz Labandibarrek eduki du- te DBHko, Batxillergoko eta Erdi Mailako zikloetako ikasleen lanak aztertzeko ardura.
Kategoria eta maila guztiak kontuan hartuta, 120 lan aurkeztu dituzte, eta horietatik 20k jaso dute saria.
Sari banaketa ekitaldia irailaren 7an egingo dute, Donostian. Ordurako lanak argitaratuko dituztela jakitera eman dute.