Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna, Urdaibai Bird Centerren

Gautegiz Arteagan kokatuta dagoen Urdaibai Bird Centerren Hegazti Migratzaileen Egunari lotutako ekintzak egiten ari dira. Domekan, esaterako, ate irekien eguna izan zuten. Hala, egun hori aprobetxatu zuten doako bisitak egiteko eta eranztunketa zientifikoaren saio bat egiteko.

enarak

Enarak. Argazkia: Urdaibai Bird Center

Ipar mendebaldetik iritsitako udaberriko ekaitzak egunaz gozatzea ahalbidetu zieten domekan  Bird Centerrera bertaratutakoei; izan ere, ekaitzak migrazioan zihoazen hegaztiak  geldiarazi zituen. Modu horretan, Kanadako artikoko edo Groenlandiako mendebaldeko umatze tokietara zihoazen hegazti limikoloak ikusi ahal izan zituxten, eta baita txirri zuri eta lodiak zein enarak. Halaber, hainbat hegazti urtar ere ikusi zituzten; hala nola, lertxuntxo handia, mokozabala, lertxun hauskara eta ahateak.

Batu ditzagun gure ahotsak hegaztiaren kontserbazioaren alde lelopean ospatu dute aurten Hegazti Migratzaileen Eguna;  hegazti horien kontserbazioa eta tokian tokiko komunitateen garapena helburutzat hartuta.

Eskolen arteko konexioa. Bihar, aldiz, Montorre Herri eskolako umeek hegaztien migrazio bidean dauden eskolen arteko nazioarteko konexioan parte hartuko dute, Suedia, Holanda, Luxenburgo, Maroko eta Mauritaniako eskolakoekin. Horiek guztiak hegaztiei buruz jardungo dira, eta migrazioei buruz egindako lanak aurkeztu eta elkar trukatuko dituzte.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend