Herrian agertu diren pintadak salatu ditu Lekeitioko Udalak
ETAren aldeko pintadek zabaldu berri den garai berriari ez diotela mesederik egin diote. Udalaren esanetan, inoiz baino pintada gehiago agertu dira herrianZapatu goizean Lekeitioko hainbat kaletan ETAren alde agertu ziren pintadak salatu ditu udal gobe...
ETAren aldeko pintadek zabaldu berri den garai berriari ez diotela mesederik egin diote. Udalaren esanetan, inoiz baino pintada gehiago agertu dira herrian
Zapatu goizean Lekeitioko hainbat kaletan ETAren alde agertu ziren pintadak salatu ditu udal gobernuak. «ETAren indarkeria bidegabe eta zuritu ezinak konponezinak diren galerak ekarri dizkio euskal gizarteari, eta behin betiko desagertu dela iragarri izanak, itxaropenez betetako bake eta bizikidetza prozesuan aurrera egiteko garai berri bati hasiera eman dio».Herrian zehar agertutako pintadek zabaldu berri den garai berriari ez diotela ezelako ekarpen positiborik egiten azpimarratu dute. «Lekeitiarren egunez eguneko bizikidetzaren aldeko lana oztopatu baino ez dute egiten». Hori dela eta, lekeitiarren arteko bizikidetzaren aldeko apustua berretsi eta ekintza hauen aurrean desadostasuna eta arbuioa adierazi dute, herrigintzan aurrera egiteko oztopoa baino ez direlako. «Argi geratu behar da ETAk ez zuela sekula ere ez existitu behar izan eta euskal herritarrek ez diotela ezer zor».
Azaldu dutenez, inoiz baino pintada gehiago agertu dira, eta zapatu goizetik hasi ziren udal beharginak hormak garbitzen. Bestalde, esan dute zabor edukiontzi bat ere erre zutela zapatu goizaldean, eta pintadekin zeri- kusia daukan ez dakitela zehaztu badute ere, gertaera hori ere salatu nahi izan du udalak.