Gudariei omenaldia eskulturaren lekualdatzea eta Pasilekuko parte hartze prozesuan adostutakoa errespetatzea eskatzen jarraitzen dute Gernika-Lumon.
Atzo arratsaldean beste
protesta saio bat egin zuten eskaileretan.
Aurreko zapatuan inauguratu zuten aipatu eskultura, eta aurretik zein egunean bertan ere desadostasuna agertu zuten
Pasilekue bizirik! Rotondarik Ez ekimenaren kideek.
Sinadurak batzen ari dira, eta dagoeneko 860 pertsonatik gorak erakutsi diete babesa.
3 metrotako eskultura jartzeko
leku desegokia dela deritzote, eta erabakia gauzatzeko moduaren kontra agertu dira. Gudariak omentzeko eskultura bat egotea ondo ikusi arren, kokapena ez dela zuzena diote. Pasealekua “Gernikako bihotza” dela-eta, eskulturak egunerokotasuna baldintzatuko dutela da euren kezka nagusia.
Halaber, gogora ekarri dute parte hartze prozesuan, Pasilekuko Lantaldeak zelako Pasealekua behar zen adostu zuela, eta diotenez, “lan guzti hori ez da kontutan hartu”.
Pasealekua bera osotasunean ondarea dela zehaztu dute, eta eskulturan
emakumerik agertu ez izana kritikatu dute.
Atzo arratsaldeko protesta.
*ALBISTE HONEGAZ LOTUTA:
‘Gudariei omenaldia’ eskultura inauguratu dute