[ARGAZKI GALERIAGAZ] Gaurko bisita Mundakako Eskolara
Kazetaritza lanari buruz berba egiteko ikastetxez ikastetxe bisitak egiten ari gara, eta gaur mundakarren txanda izan da.
Testu tipologiak landu dituzte ikasturte honetan, eta horiei buruzko azalpenak ematen aritu gara goizean. Halaber, HITZA egunkaria zer den, gure kazetaritza lana zelan egiten dugun, eta gure lanbideari buruzko beste hamaika kontuz hitz egin dugu.
Papereko edizioa zein edizio digitala zelan egiten ditugun kontatu diegu. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek adi-adi jarraitu dute saioa, eta hainbat galdera egin dizkigute. Galdera interesgarriak prestatu dituzte, eta oso gustora egon gara horiek erantzuten.
Gaurko egunkariko orrialdeak aztertu ostean, webguneko albisteak, argazki galeriak eta bideoak ikusi ditugu elkarregaz.
Hurrengo saioa Bermeoko San Frantzisko ikastetxean egingo dugu, datorren astean.