Eguraldi kaskarrari aurre eginez iritsi dira aurten Lorategietako jaiak. Domekan jaurti zuten txupina, eta kirolez betetako eguna izan zuten orduan. Astelehenean auzokoentzako pintxopotea eginda, gaur bukatuko dituzte Gernika-Lumoko auzo horretako festak. Musikaz eta dantzez girotutako eguna dute gaurkoa, eta jatekoagaz ere gozatzeko aukera izango dute Lorategietara bertaratutakoek. Goizean txistulariekin kalejira egin dute, eta mezaren ostean, Elai Alai dantza taldekoen ikuskizuna izan da aukeran. Paella jateko elkartu dira eguerdian, eta Xaiborren emanaldian gorputzak astinduko dituzte ostean. Berriz ere jatekoak elkartuko ditu auzotarrak iluntzean. Txorizoa dastatu ostean, jaiai amaiera emateko txupina botako dute gau partean.