Gabiriako Goruntz Dantza Taldeak eta Galdakaoko Andra Mari Taldeak elkartrukean parte hartuko dute Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeko haurrekin datorren zapatuan,
apirilaren 28an.
Iaz egindako elkartrukeak.
Hirugarren urtea da dantza elkartrukeak ospatzen direla, eta horien helburua euskal herriko toki desberdinetako
dantzari txikiek Bermeon egun eder bat igarotzea da, “umeei beste dantza talde bateko haurrekin harremanak izatera bultzatuz”, ondoren Bermeoko txikiak ere beraien herrietara joateko asmoagaz.
Bermeoko Alkartasuna Taldetik 80 ume eta gazte inguru egongo dira zapatuan. Goruntz eta Andra Mari taldeei dagokienez, bakoitzak 20 kide inguru ekarriko ditu Bermeora.
Egun guztiko jardunaldiak antolatu dituzte Alkartasuna Dantza Taldekoek, eta
11:00etan, Erreteko Lameran hasiko dute eguna umeek. Bertan hamaiketakoa jan ostean
kalejiran arituko dira herritik zehar, Taraskatik hasita Goiko Plazara arte ibiliz, ondoren portura bajatzeko. Leku horietako bakoitzean gelditu eta dantza txiki batzuk egin ostean, Dantza Talde guztiak batera arituko dira dantzan.
Ondoren,
17:00ak inguruan ekitaldi nagusia egingo dute
Lameran. Euria izanez gero, ekitaldia Artza frontoian egiteko asmoa daukatela adierazi dute.