'Nerabeak eta alkohola' ikastaroak balorazio positiboa izan du
Bermeoko Udalak alkoholaren prebentzioa lantzeko Nerabeak eta alkohola ikastaroa eskaini die hezkuntza, osasun eta aisialdi arloan lanean ari diren profesionalei.Udaleko ordezkariek jakitera eman dutenez, 20 pertsona inguruk hartu parte hartu dute form...
Udaleko ordezkariek jakitera eman dutenez, 20 pertsona inguruk hartu parte hartu dute formakuntza saioetan: herriko ikastetxeetako irakasle, hezitzaile, osasun etxeko mediku, herriko botikari, kale hezitzaile zein GHETeko langileak aritu dira, eta horiek balorazio «oso positiboa» egin dute.
Hiru orduko hiru lan saio egin dituzte guztira, eta parte hartzaileek emozioetatik landutako formazioa izatea jarri dute balioan batez ere. Izan ere, formakuntzaren oinarria hurbiltasuna izan da, eta jomuga taldera hurbiltzeko, hizkuntza zuzena eta eguneratua erabili dute.
Prebentzioa helburu
Batez ere, prebentzioari buruz berba egin dute, eta hiru helburu nagusi eduki dituzte: nerabeen eta gazteen artean alkohola kontsumitzen hasteko adina atzeratzea, eta euren artean alkohol kontsumoa balego, kontsumo hori aurrerago ez joatea eta arriskuak murriztea.
Ikastaroa burutu ahal izateko, Osasun Sailaren Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren diru laguntza eduki dute parte hartzaileek.