Mutrikun izan dira Donostia aldeko turismo sektoreko hainbat eragile
Mutrikuko hirigune historikoa eta herriko eskaintza turistikoa hurbiletik ezagutzeko aukera eduki dute Donostia ingurutik etorritako ia 50 lagunekDonostia aldeko turismo sektoreko hainbat eragilek bisita teknikoa egin zuten atzo Mutrikura. Bisita Gipuz...
Mutrikuko hirigune historikoa eta herriko eskaintza turistikoa hurbiletik ezagutzeko aukera eduki dute Donostia ingurutik etorritako ia 50 lagunek
Donostia aldeko turismo sektoreko hainbat eragilek bisita teknikoa egin zuten atzo Mutrikura. Bisita Gipuzkoako Foru Aldundiaren Turismo Departamentuak antolatu zuen, Debabarrena eta Urola Kosta eskualdeekin elkarlanean.Mutrikuko turismo eta garapen saileko arduradunek azaldu dutenez, bisita teknikoaren helburua Debabarrenako kostaldea, Urola Kosta eta Euskal Kostaldeko Geoparkea gertutik ezagutu eta bertan dagoen eskain- tzaren berri lehen eskutik ematea izan da, «turismo eragileek, ondoren, euren eskaintzaren barruan sar dezaten edo bezeroei gomendatu ahal diezaien».
Ia 50 pertsonek osatutako taldeak bisitatu zuen Mutriku, eta, tartean, gida zerbitzuak ematen dituzten enpresak, turismo aktiboko enpresak, Gipuzkoako hainbat ostatuetako ordezkariak eta turismo sektorean lan egiten duten beste hainbat enpresa ere egon ziren. Horiez gain, San Sebastian Region-ek Donostian daukan bulegoko hainbat langile ere egon ziren Mutrikuko jomuga turistikoa lehen eskutik ezagutzen.
Haiekin batera egon ziren Maite Cruzado Gipuzkoako Turismo zuzendari nagusia eta foru aldundiko beste ordezkari batzuk ere. Maila teknikoan, Xabier Eleizegi Gipuzkoako foru aldundiko turismoaren gestio eta planifikaziorako saileko burua etorri zen, bai eta Cristina Iturriagagoitia San Sebastian Region-eko turismo bulegoko arduraduna ere.
Taldea eguerdian ailegatu zen Mutrikura, eta bisita gidatu bat egin zuten Txurruka Plazatik hasita. Oro har, Mutrikuko hirigune historikoa ezagutzeko aukera izan zuten, eta, aldi berean, herriko eskaintza turistikoaren berri ere eman zieten.
Ordu eta erdi inguruko bisita gidatua egin eta gero, herriko produktuekin eginiko askotariko pintxoak dastatzeko tartea hartu zuten Arku Gain elkarte gastronomikoan.
Bazkalostean, berriz, aurtengo gazta probatu ahal izan zuten Olatz bailarako Goienetxe baserriko gazta egileen eskutik.