Joanes Goitisolo eta Javi Goitia urrezko dominagaz bueltatu dira Soriatik
Araba Tri taldeagaz lehiatu dute Espainiako Duatloi Txapelketa. Eliteko taldekako erlojuaren kontrako proban txapeldun eta taldedako errelebokoan txapeldunorde geratu da talde arabarraJoanes Goitisolo eta Javi Goitia gernikarrek urrezko domina irabazi ...
Araba Tri taldeagaz lehiatu dute Espainiako Duatloi Txapelketa. Eliteko taldekako erlojuaren kontrako proban txapeldun eta taldedako errelebokoan txapeldunorde geratu da talde arabarra
Joanes Goitisolo eta Javi Goitia gernikarrek urrezko domina irabazi dute Espainiako Duatloi Txapelketan. Araba Tri taldeagaz lehiatu dira Sorian. Zapatuan eliteko taldekako erlojupekoan txapeldun izatea lortu, eta domekan, azpitxapeldun geratu zen taldekako erreleboetan.Taldekako erlojuaren kontrako lehian, gizonezkoetan Araba Tri eta emakumezkoetan Diablillos Rivas Mar de Pulpi taldeek lortu zituzten urrezko dominak.
56 minutu eta 28 segundoko marka lortu zuten Goitisolok, Goitiak, Beñar Arnaizek, Ander Garciak, Urko Herranek eta Iker Ortiz de Zaratek. 28 segundoko aldea atera zieten bigarrenei. Hain zuzen, gizonezkoen podiuma Ferrer Hotelsek eta Diablillos Rivas Mar de Pulpik osatu zuten.
Elgezabal eta Okamika
Mikel Elgezabal gernikarraren eta Ander Okamika lekeitiarraren ANB Triathlon Team podiumetik hurbil geratu zen; laugarren sailkatu zen. Hirugarren talde sailkatuak 57 minutu eta 16 segundotan burutu zuen proba, eta harengandik 42 segundora sailkatu zen taldea.
Emakumezkoen podiumari dagokionez, ordubete, 6 minutu eta 48 segundoko denboragaz nagusitu ziren madrildarrak. Cidade de Lugo Fluvial talde galiziarrak jantzi zuen zilarrezko domina (1.08.12), eta CEA Betera talde valentziarrarentzat izan zen brontzezkoa (1.08.22).
Taldekako erreleboetan, gizonezkoetan, ordubete eta 3 segundoko markagaz nagusitu zen Ferrer Hotels, eta 23 segundora sailkatu zen Araba Tri. Diablillos Rivas hirugarrena irabazlearengandik 49 segundora geratu zen. ANB Triathlon Team zazpigarren sailkatu zen (1.01.47).
Nesketan, CEA Beterak irabazi zuen urrezko domina: 1:10.39. Bi segundora sailkatu zen Triatlon Claveria Mostoles, eta lehenengoarengandik zazpi segundora Diablillos Rivas.