HAPOri buruzko galdetegia prestatu du Ispasterko Udalak
Udalerrian kontuan hartu beharreko arazo, beharrizan eta balizko irtenbideen inguruko erradiografia osatuko du Ispasterko Udalak herritarren parte hartzeagaz. Horretarako, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko galdetegia prestatu du.Hirigintza Ink...
Hirigintza Inklusiboa deritzona herria aztertu eta proiektatzeko moduak zabaltzen dituen «begirada berri bat» dela adierazi dute. Orain arte, batez ere emakumeek herrian sentitzen zuten segurtasun edota segurtasun ezean eta euren ikusgarritasunean oinarrituta egon dela azaldu dute, puntu beltzen mapak edota mapa sinbolikoak osatuz, besteak beste.
Beraz, orain, herritarren parte hartzea bultzatzeko, galdetegi horregaz beste hainbat faktore kontuan hartuko dituzte. Besteak beste, aniztasun funtzionalari, menpekotasunari, adin nagusikoei eta umeei buruzko galderak helarazi dituzte.
Galdetegia udaletxean edo udalaren webgunean eskuratu eta bete daiteke.