Gernika-Lumoko Udalak Pasealekuan zapatuan inauguratuko duen eskulturak zeresana eragin du herrian. Udalaren erabakiaren aurka agertu dira arratsaldean herritar batzuk, batik bat Pasealekuko erabiltzaileak.
Pasealekuko protesta arratsaldean
“Sentsibilitate gutxigaz” eta “erabiltzaileei ezer galdetu gabe” eginiko kontua dela salatu dute bertaratutakoek. Gainera, deialdia egin dutenek ekarpenak egiteko aukera dutela esan diete hurbildutakoiei. Horietako batzuk kartelak eskuetan joan dira, “jolasteko gunea” dela aldarrikatuz
Pasealekuko protesta arratsaldean