1.400 ikasle, Eskolarteko Dantzari Egunean
Eskolarteko Dantzari Eguna ospatu zuten domekan, Gernika-Lumoko Urbieta futbol zelaian. Beste urte batez, San Fidel, Seber Altube, Mertzede, Allende Salazar eta Barrutiako eskola umeek dantza erakustaldia egin zuten; 1.400 dantzari batu ziren. 11:00eta...
Eskolarteko Dantzari Eguna ospatu zuten domekan, Gernika-Lumoko Urbieta futbol zelaian. Beste urte batez, San Fidel, Seber Altube, Mertzede, Allende Salazar eta Barrutiako eskola umeek dantza erakustaldia egin zuten; 1.400 dantzari batu ziren. 11:00etan Pasealekuan elkartu, eta Errenteriako Gazteak Taldeko eta Segundo Olaeta Musika Eskolako kideen trikitixa eta txistuen doinu artean kalejiran heldu ziren Urbietara. Ordubete pasatxoko saioan, Euskal Herriko hamahiru dantzagaz osatu zuten erakustaldia.