Lekeitioko Usotegi parkea auzolanean txukuntzen
Lekitto Bedarrak antolatuta, zapatuan auzolana egin zuten Usotegi parkean. Oro har, askotariko lanak egin zituzten, bai eta parke kanpoko loreontzi bat txukundu ere. Kalitate oneko konposta egin dela ere esan dute.Auzolana izan da protagonista asteburu...
Lekitto Bedarrak antolatuta, zapatuan auzolana egin zuten Usotegi parkean. Oro har, askotariko lanak egin zituzten, bai eta parke kanpoko loreontzi bat txukundu ere. Kalitate oneko konposta egin dela ere esan dute.
Auzolana izan da protagonista asteburuan, Lekeitioko Usotegi parkean. Lekitto Bedarrak deituta, zapatuan batu ziren hainbat herritar, eta askotariko lanak egin zituzten.Belarra mozteaz gain, barazkiak erein eta parke kanpoan dagoen loreontzi bat ere txukundu zuten herritarrek. «Konposta egiteko hiru ontzi ere beteta daude, eta bat hustu egin genuen, ortuan erabiltzeko. Oso kalitate oneko konposta lortu dugu, eta erabiltzaileak zoriondu nahi ditugu».