Bonbardaketa gogoan izango du zapatuko irteeran Berbalagunek
Hileko azken zapatuetan egiten duen bezala, oraingoan ere mendi irteera egingo du Gernika-Lumoko Berbalagunek. Hitzordu berezia izango da zapatukoa; izan ere, 1937ko apirilaren 26a gogoan, bonbardaketari eskainitako txangoa egingo dute.10 kilometroko i...
10 kilometroko ibilbidea prestatu dute, eta 09:00etan abiatuko dira Foru plazatik. Gernika, Lumo, Kosnoaga, Bastegieta eta Berriz guneetatik igarota, Gernikara buelta egingo dute berriro mendizaleek.
Aurrekoetan bezala, euskaraz, lagun artean eta Gernika inguruan ibiltzeko aukera emango dute zapatuan ere. Parte hartu gura dutenek Gernika-Lumoko AEKn edo Aita Villasante udal euskaltegian eman beharko dute izena.