Atzo izan zen Sant Jordi eguna, eta zapatuan Liburuaren Eguna ospatu zuten Ean. Arratsaldean
bigarren eskuko liburu azoka jarri zuten Eskolondo aurrean, eta hurbildu ziren herritarrek askotariko liburuak euro baten truke eskuratzeko aukera izan zuten.
Bestalde,
Bertsol Haritza ipuin kontaketa saioa izan zuten Eskolondon, eta umeek harrituta, eta adi-adi jarraitu zuten emanaldia.
Eskolondo aurrean egon zen azoka.
Argazkia: Eako Udala.