Arriola eta Barandiaranen biolin eta piano kontzertua, bihar
Musika Hilabetearen baitako emanaldia 20:00etan hasiko da, Mutrikuko komentuan. Bi musikariek ospea daukate, bai Espainian eta baita nazioartean ereMutrikuko Udalak antolatutako Musika Hilabetearen baitan, Nerea Arriola Mendieta Mendaroko biolin jotzai...
Musika Hilabetearen baitako emanaldia 20:00etan hasiko da, Mutrikuko komentuan. Bi musikariek ospea daukate, bai Espainian eta baita nazioartean ere
Mutrikuko Udalak antolatutako Musika Hilabetearen baitan, Nerea Arriola Mendieta Mendaroko biolin jotzaileak eta Esther Barandiaran Amillano piano jotzaile irundarrak kontzertua eskainiko dute bihar, 20:00etan, komentuan.Arriola 5 urterekin hasi zen biolina jotzen, eta 10 urterekin Euskadiko Ikasleen Orkestra Gazten sartu zen; azken lau urteetan han ibili da. Azken bi urteetan, gainera, kontzertino lanak ere egin ditu.
Espainia mailako zein naziorteko sari ospetsuak lortu eta gero, Madrileko Orkestra Sinfonikoan aritzeko hautatu dute.
Barandiarani dagokionez, Irunen hasi zen pianoa ikasten. Baionako kontzerbatorioan pianoko goi mailako ikasketak egin ostean, Suitzan jarraitzen du ikasten.
2010. urtean Eusko Jaurlairtzako Kultur Saileko laguntza bati esker, Euskal Musika Europan proiektuaren baitan kontzertuak eskaini zituen Europako hainbat hiriburutan.
Egun abesbatza eta ganbara musikako taldeen piano laguntzailea da.