Autonomiatik Subirautzara proposamenaz ariko dira bihar, solasaldian
EH Bilduk aurkeztu duen Autonomiatiak Subirautzara proposamenaz aritzeko solasaldia antolatu du biharko. 19:00etan, Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan elkartzeko deia egin diete herritarrei, eta aurreratu dute Arnaldo Otegi izango dela gonbidatua.Aipatu ...
Aipatu proposamena zertarako nahi duen, zer eragin eduki dezakeen jendartean, horregaz lortu nahi dena, beste alderdi politikoekin akordiorik lortzerik dagoen eta zein aurreikuspen dauden aztertuko dute biharko deialdian, besteak beste.
Zalantza horiek argitzeaz gain, bertaratzen direnek dituzten galderak erantzuteko prest ere agertu dira EH Bildukoak. Hala, solasaldian parte hartzera gonbidatu dituzte herritar denak.