Tximistako neskak lehen postuetan sailkatu dira Valentziako finaletan
Atletismoarekin Gozatuz jardunaldietako finalak lehiatu dituzte asteburuan. 2003 eta 2004 urteko atletez osatutako taldea bigarren gelditu da, eta 2005ekoek hirugarren postua lortu duteLekeitioko Tximista Atletismo Taldeko neska gazteak emaitza bikaine...
Atletismoarekin Gozatuz jardunaldietako finalak lehiatu dituzte asteburuan. 2003 eta 2004 urteko atletez osatutako taldea bigarren gelditu da, eta 2005ekoek hirugarren postua lortu dute
Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeko neska gazteak emaitza bikainekin itzuli dira Lekeitiora. 2. eta 3. postuak eskuratu zituzten zapatuan eta domekan Valentziako Luis Puig belodromoan (Herrialde Katalanak) lehiatu den Atletismoarekin Gozatuz jardunaldien finalean. Bi taldek parte hartu dute finaletan: 2005ean jaiotakoek eta 2003-2004 urteetan jaiotakoek. «Biak bikain aritu dira, eta asko ikasi dute txapelketagaz, helburu nagusia taldearentzat», nabarmendu dute Tximistako arduradunek.Aiora Gojenola Gorostola, Alaine Imaz Kortazar, June Markes Rodriguez, Nora Agirre Castro eta Olatz Sustaeta Martinezek osatu dute 2003-2004 urteetako nesken taldea, eta lehenen- goarengandik 33 puntura, Espainiako azpitxapeldun gelditzea lortu dute. Horrez gain, proba bi irabazi dituzte. «Aiora Gojenolak 1.500 metroko martxa eta Alaine Imazek altuera jauzia. Gainera, ia denek euren markak hobetu dituzte».
2005 urteko neskek, berriz, 3. postua eskuratu dute. Talde hori Leire Alonso Kortazarrek, Maialen Caceres Alberdik, Naia Garetxana Urkidik eta Nora Zatika Belaustegik osatu dute. «Txapelketara 6. lekuan sailkatu ziren, baina finalean zoragarri aritu ondoren, podiumera igotzea lortu dute».
Atletismoagaz gozatzeagaz gainera, lagun berriak egin, esperientzia berriak bizi eta leku berriak ezagutzeko aukera izan dutela azpimarratu dute Tximistako arduradunek.