'Kalean otso etxean uso' antzezlana izango da, foruan
Datorren astelehenean, apirilaren 23an, Patata Tropikala Antzerki Laborategiaren eskutik haurrei zuzendutako antzezlana izango dute foruko kultur etxean, Kalean otso etxean uso izenekoa, 17:30etatik 18:30etara.
Hiru txerritxoak desagertu ondoren, herri guztiak otsoa erruduntzat jo du. Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketa bat abiaraziko dute desagerpenen horien arduraduna aurkitzeko. Otsoa bide luze bat egitera behartuta dago, bere herrialdea atzean utziz, baina ehiztari bat izango da muga babesten.
2 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, txotxongiloak, ilusioa eta irudimena nahastuz antzerkian.