Erroxape abesbatzak eta Romo-Areetako Gizatiar Koruak kontzertua eskainiko dute bermeon
Bermeoko Udalaren musika-eskolak abesbatzen elkartrukea antolatu du, eta beraz, Erroxape abesbatzak eta Romo-Areetako Gizatiar Koruak barikuan, apirilaren 20an, kontzertu korala eskainiko dute 19:30ean.
Kontzertua Bermeoko Arrantzaleen Museoan izango da, Museunmusika zikloaren barne. Sarrera dohainik da.