Merkatari eta ostalarientzako lau ikastaro prestatu ditu Merkataritza Bulegoak
Merkataritza Bulego Teknikoak merkatari eta ostalariei zuzendutako formakuntzako lau ikastaro antolatu ditu aste honetarako. Ikastaro hauen helburua merkatari eta ostalarien “lan konpetentziak hobetzea” eta “negozioak suspertzeko tresnak ezagutaraztea” da.
Eraberritu eta hazi izena duten ikastaroetako hiruk alde teorikoa landuko dute, eta azkenengoak berriz, ikasitakoaren alde praktikoa. Bihar hasiko da lehenengo saioa eta merkatariei zuzendutakoa izango da. Eguaztenekoa berriz, ostalarientzako antolatutakoa da.
Eguenean produktu tipikoak “sortzeko” eta horiei “balioa emateko” lantegia antolatu du Merkataritza Bulego Teknikoak, eta barikuan ikastaro praktikoa egingo dute. Praktikan, lan konpetentzia onak eta negozioak suspertzeko tresna egokiak erabiltzen dituzten Durangoko komertzioak bisitatuko dituzte.
Hitzaldiak Kultur Etxean burutuko dira bihartik barikura bitartean, 14:30etik 16:30era. Saioetan parte hartzeko izen eman behar da 94-625 79 40 telefonora deituz, edota gatc@gernika-lumo.net korreo elektronikora idatzita.