Euskal Herriaren askatasunaren, bakearen eta demokraziaren alde borrokatu ziren itsas gudarien oroitzapen garra bizirik mantentzeko asmoz elkartu dira eguerdian Nestor Basterretxearen Matxitxakoko guda eskulturaren parean.
“Itsas guda hartan borrokatu ziren guztiak, eta batik bat askatasunaren borrokan ibili zirenak gogora ekarri gura ditugu, eta bihotz-bihotzez gure omenaldia eskaintzen diegu”, adierazi du Xabier Olabeaga Matxitxako Elkartearen presidenteak. Halaber, Nabarra ontzitik bizirik atera zirenak laguntzen izan ziren Canarias gurutze ontziko ofizialak ere gogora ekarri ditu Olabeagak. Ofizial haiek bizirik irten, eta heriotzera kondenatuak izan zirenei indultua lortzen ahalegindu zirela zehaztu du. Haien “jarrera eredugarria” azpimarratu dute, eta memoria historikoa berreskuratzeko lanean diharduten erakunde zein pertsonei esker ona adierazi diete.
Eusko Jaurlaritzaren Defentsa sailburuordetzak 1936ko urrian sortu zuen Euzko Itsas Gudarostea. Euskal kostaldea babestu, eta Errepublikar armadari itsas zirkulazioa eta arrantza jarduera mantentzen laguntzeko zereginean 900 boluntariotik gora aritu ziren. Joaquin Egiak gudontzi bihurtu zituen babestuta zeuden arrantza ontzi asko, eta berun-gris kolorez margotu zituzten. Gaurko ekitaldianNafarroa Bou-aren maketa oparitu diote Matxitxako Elkartearen sortzaile izan zen Juan Pardo ikerlari eta historialariaren alargunari. “Urteetako iluntasunaren ostean, haren lanari esker, askok ezagutu dugu orduan gertatutakoa”.
Eredugintza Estatikoaren Bizkaiko Elkartearen izenean, Andoni Alzolak hitz egin du. “Pardok bere bizi osoan lan itzela egin zuen, eta Matxitxakoko Batailaren oroitzapen garra mantendu zuen”. Alargunak esan duenez, bere senarrarentzat historia ikertzea “pasioa” izan zen, eta ikertutakoa ezagutara ematea ezinbestekoa zen berentzat.
Matxitxakoko Elkartearen sortzaile izan zen Juan Pardo ere omendu dute gaur. Haren alargunari ‘Nabarra’ ontziaren maketa oparitu diote.
Gudontzidi hartan askotariko jatorri eta ideologia zuten herritarrak elkartu zirela azaldu du: “Guztiak ere pertsonen duintasunaren eta askatasunaren eta demokraziaren alde borrokatu ziren; bakearen alde hiltzeko prest”.
Heriotzaren, borrokaren, kartzelaratzeen edota erbesteratzearen aurrean mantendu zuten duintasuna nabarmendu dute eguerdiko ekitaldian.
Orain dela 81 urte Bou Araba ontzian zegoen, eta Euzko Itsas Gudaorestetik bizirik dagoen bakarra den Juan Azkarate omenaldian izan da, bai eta Idurre Bideguren Bermeoko alkatea, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Aintzane Ezenarro Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Eskubideen Institutuko zuzendaria eta Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria ere.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.