25. Ereñoko Udala Sari Nagusia lehiatuko dute, bihar goizean
Bihar 10:30ean hasita, 25. Ereñoko Udala Sari Nagusia lehiatuko dute. 23 urtez azpikoen lasterketa Lehendakari Txapelketaren bosgarrena da. Martxoaren 10ean Urretxun hasi zuten aurtengo txapelketa, eta, ondoren, Laukizen, Bergaran eta Zornotzan lehiat...
Aurtengo egutegian hamazazpi lasterketa aurreikusi dituzte. Ereñokoaren ostean, Arabako Durana herrian lehiatuko dute hurrengo proba, apirilaren 22an.
Txirrindulariek 105,4 kilometroko ibilbidea egingo dute. Besteren artean, Muruetagane, Ibarrangeluko Laida eta Laga hondartzak, Ea, Ispaster eta Nabar- niz zeharkatuko dituzte. Atxosten eta Ispasterren izango dituzte tarteko helmugak, eta mendiko sailkapenerako puntuak Nabarnizko eta Natxituako menda- teetan pilatuko dituzte.
150 txirrindulari inguru batzea espero dute. Besteak beste, Cajar Rural-Seguros RGA, Baque-Ideus-BH Team, Eulen-Jira Bira Cycling eta Aiarabike Trek Electroalavesa euskal taldeetako ordezkariak egongo dira.