Imanol Goñik eta Maria Zorrozak irabazi dute Ereñoko proba
Urdaibai Koparen bigarren lasterketa izan da Ereñokoa. Mendi martxek eta lasterketak 400 pertsona inguru batu dituzte. Ibilbidean zenbait aldaketa egin dituzteEreñon lehiatu zuten Urdaibai Koparen bigarren lasterketa domekan, eta Imanol Goñi eta Mar...
Urdaibai Koparen bigarren lasterketa izan da Ereñokoa. Mendi martxek eta lasterketak 400 pertsona inguru batu dituzte. Ibilbidean zenbait aldaketa egin dituzte
Ereñon lehiatu zuten Urdaibai Koparen bigarren lasterketa domekan, eta Imanol Goñi eta Maria Zorroza izan ziren irabazleak. Natxituarrak ordubete, 34 minutu eta 3 segundotan amaitu zuen proba, eta gernikarrak, ordubete, 56 minutu eta 36 segundoko marka lortu zuen.Alfonso Fernandez helmugaratu zen Goñiren atzetik; irabazlearengandik 6 minutu eta 50 segundora amaitu zuen proba. Iñigo Arias izan zen hirugarrena sailkapenean. Goñirengandik 12 minutu eta 31 segundora sailkatu zen.
Enara Oronozek eta Onditz Iturbek osatu zuten emakumezkoen podiuma. Oronozek Zorrozak baino 10 minutu eta 24 segundo gehiago behar izan zituen 21 kilometroko lasterketa burutzeko. Iturbe 2 ordu, 11 minutu eta 50 segundoko denboragaz sailkatu zen hirugarren postuan.
Mendi lasterketa eta martxak kontuan hartuta, ia 400 parte hartzaile batu ziren.
Ereñoko Gerandape Kirol Klubeko ordezkariek jakitera eman dutenez, 220 pertsonek egin zuten 21 kilometroko martxa, eta 110 pertsonek 10 kilometrokoa. Lasterketa, berriz, 61 korrikalarik lehiatu zuten.
Aurten ibilbidea apur bat aldatu dute. «Baso batzuetan egiten dabiltzan lanen ondorioz aldaketak egin ditugu. Earantz hurbildu ginen, eta ibilbidearen zuhaiztietako partea ere asko gustatu zitzaion jendeari. Basa asko egon zen, baina parte hartzaileei ibilbidea gustatu zitzaien, eta pozik gaude».