Herriko Irisgarritasun Planera bideratuko du inbertsio nagusia udalak
2018. urterako 467.722,81 euroko behin betiko aurrekontua onartu du Elantxobeko Udalak. Talaiako Begiratokiaren egokitzapen lanak egiten hasita daude; aldundiak diruz lagunduko dituElantxobeko Udalak 2018ko aurrekontua 467.722,81 eurokoa izatea onartu ...
2018. urterako 467.722,81 euroko behin betiko aurrekontua onartu du Elantxobeko Udalak. Talaiako Begiratokiaren egokitzapen lanak egiten hasita daude; aldundiak diruz lagunduko ditu
Elantxobeko Udalak 2018ko aurrekontua 467.722,81 eurokoa izatea onartu zuen martxoko osoko bilkuran. Aurtengo planteamendu ekonomikoa herriko garapenean dago oinarrituta; eta herriko zerbitzuak «mantentzera» eta «egiturazko inbertsio berriak egitera» bideratuta dago. Herriko Irisgarritasun Plana da inbertsio nagusia.Irisgarritasun Plana bi urtean burutu nahi du udalak, eta horretarako, 800.000 euroko aurrekontua edukiko du. Aurten, Irisgarritasun Planaren lehen fasea egingo da. Bertan, Talaiako Begiratokiaren iriste erraztasuna hobetzeko lanak egingo dituzte; barandak ipiniko dituzte, eta terrazaren lautze lanak egin. 2019. urterako, berriz, 55 metroko pasabidea egitea aurreikusi du udalak.
Beste proiektu nabarmenen artean, Talaiako Begiratokiaren egokitzapena eta atontze lanak daudela azaldu du udalak; euste hormaren egokitze eta atontze lanekin hasita daude, eta horiek egiteko Elantxobeko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiagaz kudeatu du diru laguntza; 164.117,80 euroko diru laguntza emango du aldundiak, eta gainontzeko 40.000 euroak udalak ordainduko ditu.
«Herriko garapenaren alde egiteko ahalik-eta errentagarritasun handiena bilatzeko lana ezinbestekoa da», adierazi du udalak. Horregatik, «beharrezkotzat» jo du Bizkaiko Foru Aldundiaren edota Eusko Jaurlaritzaren «diru laguntzen kudeaketa eraginkorra».
2018. urterako planteamendu ekonomikoa diru laguntzen bitartez handitzea espero du udalak. Horren harira, Josu Olagibel Elantxobeko alkateak adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak udalari ematen dion diru laguntzagaz «babestuta» sentitzen dela.
Bidekalea, Begiratokia eta Portukalearen arteko ibilbide mekanikoa ez burutzea, berriz, «aurretiko irisgarritasun plana ez izateagaz» eta «aurrekontu ezagaz justifikatu du udalak.
Eskaerak
Madalena Egunean udal kiroldegiaren beheko solairuaren barnean txosna bat ezartzeko eskaera egin zuen arraun elkarteak, eta udalak onartu egin zuen eskaera osoko bilkuran.