Etxeko olioa birziklatzeko bi edukiontzi berri jarri ditu Bermeoko Udalak
Edukiontzi bat San Martin auzoan ipini dute eta bestea Zubiau tar Kepa kaleko 51. zenbakian. Horiekin hamahiru dira guztira Bermeon etxeko olioa birziklatzeko dauden edukiontziak.
Azken urtean olioaren bilketa %7,5a jaitsi da, eta horregatik, Irune Ormaetxea Ingurumen zinegotziak “birziklatzearen garrantzia” azpimarratu nahi izan du. Hala, Ormaetxeak herritar guztiak gonbidatu ditu olioa birzkiklatzera.