Apirilaren 14a Errepublika Eguna dela kontuan hartuta, errepublika sasoia gogora ekarriko dute
bihar Gernika-Lumoko Kultur Etxean; Gernika-Lumoko Piper-Gorri elkarteak Kultur Etxearen laguntzarekin antolatutako ekimena da honakoa.
Errepublikanismoa: askatasuna eta menpekotasun ezaren ganeko teoria politiko bat izeneko berbaldia zuzenduko du Andoni Basterra soziologo eta Gizarte hezitzaileak. Bertan, errepublikanismoaren inguruko teoria politiko bat landuko dute. Ondoren, historialaria eta Gernika-Lumoko historiaren ikertzailea den
Txato Etxaniz Ortuñezek
Gernikako Presondegi-Ospitale militarra: 80. urteurrena izeneko berbaldia gidatuko du. Presondegi-ospital militarraren eta bertan hildako presoen inguruan arituko dira.
Errepublikaren inguruko berbaldiak bihar izango dira,
19:30ean Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Iaz 274 presoei egindako lore eskaintza hilerrian
Omenaldia. Berbaldiez gain, Errepublika Egunaren harira apirilaren 13an ekitaldia egingo dute Gernikako presondegi-ospitale militarean hil ziren 274 presoen omenez. Ekitaldi hori
19:00etan egingo dute
Gernika-Lumoko Zalloko kanposantuan.