Jon Barrenetxeak irabazi du 24. Mendatako Udala Sari Nagusia
Jon Barrenetxea izan zen azkarrena Mendatako Udala Sari Nagusian zapatu arratsaldean. Gastronomia Vasca/Avia taldeko txirrindulari bizkaitarrak 11 segundo atera zizkion Ekin/SC Amorebieta taldeko Mikel Agirrebeitiari. Eta irabazlearengandik 35 segundor...
2 ordu, 15 minutu eta 53 segundotan amaitu zuen lasterketa Barrenetxeak. Mendiko eta tarteko helmugako sailkapenean ere bera izan zen lehenengoa.
Lehen hiru helmugaratuen ostean, 2 minutu eta 34 segundoko tarteagaz, bederatzi laguneko taldea heldu zen.
Gernikesa Txirrindulari Elkarteak Mendatako Udalaren babesagaz antolatzen duen lasterketa 83 txirrindularik lehiatu zuten zapatuan. Baina 25 txirrindulari sailkatu ziren, gainontzekoak denboraz kanpo ailegatu ziren eta helmugara.
Junior mailako proba honetan eskualdeko ordezkariek ere parte hartu zuten. Hain zuzen, Basati Bike taldeko Lander Lartitegi busturiarra zazpigarren sailkatu zen.
Haren taldekide Mikel Gonzalez eta Asier Unionabarrenetxea hamaseigarren eta hamazazpigarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Gonzalez irabazlearengandik 6 minutu eta 20 segundora helmugaratu zen, eta Urionabarrenetxea, berriz, 6 minutu eta 32 segundora heldu zen.