Pablo Llarena epaileak Kataluniako Parlamentuko eta gobernuko beste bost kide kartzelara bidali zituen atzo: Carme Forcadell, Raul Romeva, Jordi Turull, Josep Rull eta Dolors Bassa. Izan ere, LLarenak ebatzi du ihes egiteko eta matxinada delitua berriz egiteko arriskua dutela. Erreferendumaren harira matxinada delitua leporatuta, hamahiru pertsona auzipetu ditu. Marta Rovira diputatuak, berriz, erbestera jo du.
Bermeoko elkarretaratzea.
Hala, gertakari horiek salatzeko eta Kataluniari elkartasuna adierazteko,
Kataluniarekin bat-Demokrazia- Askatasuna lelopean elkarretaratzeak antolatu dituzte gaurko Hego Euskal Herriko herri eta hiriburuetan; tartean, Busturialdean.
Gernika-Lumoko elkarretaratzea
Milaka lagunek erakutsi diote euren elkartasuna Kataluniari, han eta hemen. Hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek deitu dituzte gaurko elkarretaratzeak.
Mundakako elkarretaratzea. Argazkia: Gure Esku Dago Mundaka.