24. Mendata-Mendata Txirrindulari Lasterketa lehiatuko dute bihar
Gazte mailako Mendata-Mendata Txirrindulari Lasterketa lehiatuko dute bihar arratsaldean.130-150 txirrindularik parte hartzea espero dute antolatzaileek. Bizkaiko talde guztiekin batera, Arabako, Asturiaseko, Kantabriako eta Burgosekoak batuko dira Men...
130-150 txirrindularik parte hartzea espero dute antolatzaileek. Bizkaiko talde guztiekin batera, Arabako, Asturiaseko, Kantabriako eta Burgosekoak batuko dira Mendatan.
Parte hartzaile kopuru zehatza bihar jakingo dute. Izan ere, aurrez izena emateko aukera dago gaur arte. Halaber, bihar lasterketa hasi baino ordu erdi arinagora arte izena eman ahalko da. 200 txirrindulariko muga dago.
Mendatako Udalak eta Sociedad Ciclista Gernikesak orain arte irailean antolatzen zuten proba. Baina denboraldi amaiera izaten denez, txirrindulari askok ez zuten parte hartzen, eta, beraz, denboraldi hasierara aldatzea erabaki zuten. «Egutegiko lehenengo probetako bat da, eta txirrindulariak gogotsu daude».
85 kilometro inguruko lasterketa izango da. 15:30ean Mendatan hasita, txirrindulariek Arratzura bi buelta emango dituzte. Jarraian, Dudoleta mendatera joango dira, eta handik Mendatara itzuliko dira. Ondoren, berriro ere Arratzura joan, eta Mendatan izango dute helmuga.