Jubilatuen etxea egokitzeko lanak egingo ditu Mundakako Udalak
Lanak egiteko diru laguntza bila dabil udala, eta horiek kudeatzeko «ahalegin handia» egingo dutela esan du alkateak. Udalak eta jubilatuen elkarteak hitzarmena berritu duteMundakako Udalak eta Gaur Dala Bihar herriko jubilatuen elkarteak hitzarmena ...
Lanak egiteko diru laguntza bila dabil udala, eta horiek kudeatzeko «ahalegin handia» egingo dutela esan du alkateak. Udalak eta jubilatuen elkarteak hitzarmena berritu dute
Mundakako Udalak eta Gaur Dala Bihar herriko jubilatuen elkarteak hitzarmena berritu dute. Modu horretan, Mundakako jubilatuek udalarena den lokal bat erabiltzen jarraitzeko aukera edukiko dute. Gainera, udal arduradunek jakitera eman dutenez, gune hori egokitzeko proi- ektua lantzen ari dira.Lan horiek egin ahal izateko diru laguntzak kudeatzeko «esfortzu handia» egingo dutela azaldu du Mundakako alkate Aitor Egurrolak, eta «ahalik-eta arinen» egitea da asmoa. «Gure nagusiek ekintza ugari antolatzen dituzte herrian», esan du alkateak. Horretarako, lokal egoki baten beharra daukatela uste du. Hori dela eta, lokalaren birmoldaketa proiektua lantzen dabiltzala zehaztu du. Herriko nagusiak herrian bertan aisialdi aktiboa izatearen alde egiten dutela dio Egurrolak, eta, hortaz, jubilatu guztiak animatu ditu gunea erabiltzera.
Udalagaz sinatutako hitzarmenari esker, Gaur Dala Bihar elkarteak San Pedro Arrantzaleen kofradiako udal lokalen parte bat erabiltzen du Jubilatuen Etxe moduan. Kasinoaren eraikineko lokalaren parte bat da; Ander Deuna 1 zenbakian kokatuta dago.
Aisialdi kulturala
Hitzarmenak aisialdi kulturalaren erabilera baimentzen du; hitzaldiak, erakusketak, tailerrak edota sukaldaritza ikastaroak antolatzeko aukera daukate, hortaz.
Udalak ordainduko du kofradiako antzinako lokalaren Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), komunitateko ohiz kanpoko gastuak eta kontinentearen asegurua. Elkartearen ardura izango dira lokalaren mantenua eta garbiketa. Beste behin ere, urte baterako hitzarmena sinatu dute; luzatzeko aukeragaz.