Geoparkeak euskara ezagutzera emateko bisita estreinatuko du aurten
Zapatuan hasita, abenduaren 30era arte luzatuko da Geoparkearen aurtengo eskaintza. Guztira 16 bisita egongo dira aukeran; udan Mutrikuko Arrietakua jauregia bisitatzeko aukera gehituko duteZortzigarren urtez jarraian, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisi...
Zapatuan hasita, abenduaren 30era arte luzatuko da Geoparkearen aurtengo eskaintza. Guztira 16 bisita egongo dira aukeran; udan Mutrikuko Arrietakua jauregia bisitatzeko aukera gehituko dute
Zortzigarren urtez jarraian, Euskal Kostaldeko Geoparkeak bisita gidatuen denboraldi berria aurkeztu du. Zapatuan hasita, Geoparkeak bisita gidatuak eskainiko ditu ia egunero. Urte osoko egutegia hamar hilabetez luzatuko da, abenduaren 30era arte. Aurtengo berrikuntza Enigma bizia izeneko bisita gidatua da. Horretan, euskara eta euskal kulturaren berri emango zaie bisitariei. «Euskara gure ondare historiko eta kultural baliotsuena eta kuttunena da, eta bada garaia Geoparkera datozen bisitariei hori ezagutzera emateko».Bisita berri hori Zumaiako Udalak sustatu du, Euskara eta Turismo sailen ekimenez. Aurreratu dutenez, 90 minutuko bisita izango da. «Euskal kulturaren, hizkuntzaren, mitologiaren, kirolaren eta tradizioaren berri emango diegu bisitariei. Eta oinarrizko hitz eta esamoldeak euskaraz esaten ikasteko aukera ere edukiko dute. Amaieran, elkarte gastronomiko batean mokadutxoa jan ahal izango dute». Gainera, bisitariek informazio osagarria jasotzen den liburuxka eta euskarazko hiztegitxo bat ere jasoko dute.
Eskaintza zabala
Oro har, Euskal Kostaldeko Geoparkeak 16 bisita gidatu eskainiko ditu, orain artekoak barne: itsas ibilaldiak, barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko ibilaldiak, familiartean egiteko proposamenak… Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, eta eskaera handiagoa dagoen irteeretan audio gidak eskuragarri egongo direla esan dute; audio gidak ingelesez, frantsesez eta alemanez egongo dira.
Bisita horiei guztiei berri bat gehituko diete udan, Mutrikuko Udalari esker: Arrietakua jauregia ezagutzeko bisita gidatua.