Maria Zorroza Iriondo, Euskadiko txapeldunorde
10 kilometroko lasterketa lehiatu zuten atzo, Donostian, eta Gernika ATko atletak 37 minutu eta 36 segundotan amaitu zuen.
Emakumezkoen absolutu kategorian, Sian Robertson da Euskadiko Txapelduna. 36 minutu eta 38 segundoko marka egin zuen. Robertsonegaz eta Zorrozagaz batera, Pilar Moranek osatu zuen podiuma. Zorrozarengandik hamar segundora helmugaratu zen Moran.
Gizonezkoen absolutu kategoriako txapelduna Unai Arroyo da. 31 minutu eta 7 segundoko markagaz irabazi zuen. Aitor Etxeberria eta Kamel Ziani sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Etxeberria irabazlearengandik sei segundora helmugaratu zen, eta Ziani hamalau segundora.
Bestalde, Gernika ATko Aitor Uriarte Etxebarria hirugarren sailkatu zen, gizonezkoen beterano mailan. 33 minutu eta 10 segundotan burutu zuen proba, eta sailkapen orokorrean 13. postuan geratu zen.
Marka pertsonalak.
Gernika ATko zenbait kide egon ziren atzo Durangoko pistako parte hartze libreko proban, eta euren markak hobetzea lortu zuten.
23 urtez azpikoen 200 metroko luzera proban, Garoa Musatadik 27 segundo eta 26 ehuneneko denbora markatu zuen (atzora arte 28 segungo eta 4 ehunenekoa zuen).
20 urtez azpikoen 800 metrokoan Mikel Ibarrajk bost segundotan ondu du bere marka; 2 minutu eta 12 segundoko denbora ezarri zuen atzo.
18 urtez azpikoen 5.000 metrokoan Aitor Asturiasek 18 minutu eta 37 segundoko marka lortu zuen (minutu bat hobetu du).