Bermeoko Gure Esku Dago-k giza kateari buruzko informazioa emango du eguenean
Ekainaren 10ean giza katea egingo gura du Gure Esku Dago-k; Gasteiz, Bilbo eta Donostia lotu nahi dituzte.
Beste herri batzuetan egiten ari diren modura, Bermeon ere giza katearen berri eman gura dute. Hala, eguenerako hitzaldia antolatu dute; 19:30ean jarri dute ordua, Nestor Basterretxea aretoan.
Ana Tere Bengoetxea Bermeoko Gure Esku Dago lantaldeko kideak aurkeztuko du hitzaldia, eta hizlariak, berriz, honakoak izango dira: Jone Amonarriz Gure Esku Dago-ren komunikazio arduraduna eta Andoni Mikelarena komunikazioan aditua.
Bermeoko Gure Esku Dago-k herritar guztiak gonbidatu ditu hitzaldira.