Gogotsu aritu dira zuhaitzak landatzen
Aurreko urteetako tradizioa mantenduz, Zuhaitz Eguna ospatu dute mendatarrek eta ziortza-bolibartarrek asteburuan. Lagun eta senide artean batuta, giro ederraz gozatu dute batean zein bestean.Zuhaitz Eguna ospatu zuten domekan, Ziortza-Bolibarren eta M...
Aurreko urteetako tradizioa mantenduz, Zuhaitz Eguna ospatu dute mendatarrek eta ziortza-bolibartarrek asteburuan. Lagun eta senide artean batuta, giro ederraz gozatu dute batean zein bestean.
Zuhaitz Eguna ospatu zuten domekan, Ziortza-Bolibarren eta Mendatan. Azken udale- rri horretan, gainera, Txitxiburduntzi Eguna ere ospatu zuten, azken urteetako ohiturari jarraituz.Goizean goizetik familia giroa nagusitu zen Mendatan, 35 pertsona inguru joan ziren Kalbariora zuhaitzak landatzera. Bertan, pagoak eta haritzak landatu zituzten. Giro ederra izan zuten Kalbariotik jaitsi eta gerora egindako txitxiburduntzian ere.
Eguerdian, herritar gehiago hurbildu ziren Taberna Barrira, eta gazteek egindako taloak txorizoagaz jan zituzten. Nagusi, gazte, emakume, gizon eta neska-mutikoak bildu ziren Taberna Barri inguruan egunaz gozatzeko prest.
Zuhaitz landaketan galdutako indarrak berreskuratzeko egitasmo bikaina izan zuten. Baita herria girotzekoa ere.
Mendatan legez, aitzurrak hartu, eta nagusien esanetara, fin aritu ziren domekan Ziortza-Bolibarko umeak. Ingurunea babesteko ardura txikitatik ondo barneratuta daukatela erakutsi zuten beste urte batez.
Aranbaltz kultur elkarteak, Markola guraso elkarteak eta Ziortza-Bolibarko Udalak elkarlanean antolatutako eguna izan zen domekakoa.
Udaletxe aurrean elkartu, eta han landatu zituzten Prumus Lixardi motako arbolak. Izan ere, aurretik bertan zeudenak egoera txarrean zeudela-eta kendu egin zituzten, eta orain leku berean jarri dituzte beste batzuk. Hain zuzen ere, auzokonpostagaz sortutako konpostagaz landatu eta ongarritu zituzten zuhaitzak.
Ume zein heldu gogotsu aritu ziren, eta goiz pasa ederra egin zuten arbolak landatzearen aitzakian.
Landaketa amaituta, iaz jarritako sagarrondoak bisitatu zituzten parte hartzaileek. Zuhaitz eta Konpost Eguna ospatu zuten iaz. Konposta egin, eta Etxepare Lizeoko diru bilketa kanpainagaz bat eginda, hamabost sagarrondo landatu zituzten iazko hitzorduan.
Aurtengo Zuhaitz Eguna borobiltzeko, kopauan elkartu ziren herritarrak.