Xixilik sei domina lortu ditu Euskadiko Txapelketan

Zapatuan Leioako kiroldegian lehiatu zituzten kategoria guztietako oinarrizko mailako Euskadiko Txapelketak, eta Bermeoko Xixili klubeko gimnastek emaitzak onak lortu zituzten. Hain zuzen ere, sei domina irabazi zituzten.

Kadeteetan Zaira Gonzalez da Euskadiko txapelduna, eta haren taldekide Estibaliz Basterretxea txapeldunordea. Sakoneta taldeko Miren Garciak osatu zuen podiuma.

Gazteetan Garazi Asla laugarren sailkatu zen. Sakonetako taldeko Nahia Valladaresek irabazi zuen urrezko domina, eta Ipuruako Arrate Barojak eta Oskitxoko Naia Layanak osatu zuten podiuma.

Umeetan, berriz, Laida Sanchez seigarren geratu zen. Kategoria horretan Sakonetak bi domina lortu zituen: Ashley Fernandezek eroan zuen urrezkoa, eta Henar Carrionek brontzezkoa. Zilarrezko domina, ostera, Supra taldeko Eider Martinek irabazi zuen.

Taldekako lehian ere ondo ibili ziren talde bermeotarreko ordezkariak. Gazte mailan Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen klubak, eta Dana taldea geratu zen txapeldunorde.

gaztetaldea

Gazte taldekoak, urrezko dominagaz.
Argazkia: Xixili Club.

Kadeteen taldeak brontzezko domina eskuratu zuen talde bermeotarrak. Ipuruarentzat izan zen urrezko domina, eta Izar Lekurentzat zilarrezkoa.

Macarena Milla Torneoa

Bestalde, domekan Macarena Milla Torneoa lehiatu zuten Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Euskal Herriko taldeak ez ezik, Errioxako, Kantabriako, Asturiaseko eta Madrilgo taldeek parte hartu zuten.

Milla Xixiliko entrenatzailea izan zen urte askotan, eta bera omentzeko bere izena jarri zioten torneoari. Klubaren ordezkariek, profesional bikaina zela, eta gimnastika erritmikoaren alde lan asko egin zuela azpimarratu dute. Aurtengo torneoa, baina, bereziki hunkigarria izan da. Izan ere, Xixiliren sortzailea izan zen, eta orain dela gutxi zendu zen Andres Uriondo omendu zuten. “Euskadiko gimnastika erritmikoa ezin da ulertu bera barik, eta horregatik omenaldi hau”.

Goizez eta arratsaldez aritu ziren gimnastika erritmikoko ariketak egiten, eta torneoa amaitzeko, Xixiliko kideek erakustaldia egin zuten.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend