Martxoaren 10ean egingo dute XII. Kalamura Igoera
Martxoaren 10ean lehiatuko da aurten, Etxebarritik eta Kalamura arteko igoera. Iazko lasterketa bertan behera utzi zuten, izen ematea baxua izan zelako, eta, aurten, indar handiagoagaz datozela adierazi dute Etxebarriko Gazte Asanbladako kideek. Hala, ...
Izena etxebarrikogazteasanblada@gmail.com posta elektronikora idatzita eman behar da, izen-abizenak eta udalerria zehaztuta; izen ematean ez dute preziorik zehazten, beraz, bakoitzak borondatea eman beharko du. Era berean, informazioa jaso zein zalantzaren bat argitzeko helbide horretara idazteko eskatu dute.
Oinez eta korrika
Martxoaren 10ean 5,5 kilometroko ibilbidea oinez burutuko dutenak 09:15ean aterako dira Olaia aurretik. Korrikalariak, aldiz, 10:30erako daukate jarrita irteera ordua.
Betiko moduan, igoera ondoren dutxatzeko aukera eduki dute parte hartzaileek. Pintxoak eta edariak izango dituzte indar berritzeko, eta sari banaketa egongo da.
Antolatzaileek esan dute ez direla gerta litezkeen ezbeharren kargu egingo.