Euskararen aldeko jaia egingo dute gaur
Tipi Taupa izenburupean, euskararen aldeko jaia egingo dute gaur, Berriatuan. Ekitza haurrei eta familiei zuzenduta egongo dela zehaztu dute. 17:00etatik 19:00etara askotariko ekintzak egongo dira aukeran. Lekuari dagokionez, jaialdia frontoian edo ark...
Tipi Taupa izenburupean, euskararen aldeko jaia egingo dute gaur, Berriatuan. Ekitza haurrei eta familiei zuzenduta egongo dela zehaztu dute. 17:00etatik 19:00etara askotariko ekintzak egongo dira aukeran. Lekuari dagokionez, jaialdia frontoian edo arkupean egingo dela iragarri dute; eguraldiaren arabera erabakiko dute batean edo bestean egin. Antolatzaileek herritarrei jaialdian parte hartzeko eta ondo pasatzeko gonbitea egin diete.