Ekonomi aktibitateen gaineko zergaren errolda ikusgai dago
Ekonomi aktibitateen gaineko zergaren matrikula ordaindu aurretik, urtero moduan, ekonomi aktibitateen gaineko zergaren errolda jendaurrean jarri du ikusgai Aulestiko Udalak.Interesa duten herritarrek udal idazkaritzan edo Bizkaiko Foru Aldundiaren web...
Interesa duten herritarrek udal idazkaritzan edo Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean ikus dezakete. Aurreko eguaztenean jarri zuten ikusgai, eta hilaren 28ra arte kontsultatzeko aukera egongo da.
Hain zuzen, erreklamazioren bat jarri gura dutenek otsailaren 28an hasi eta martxo osoan ipini ahalko dute.
Erroldak Kontrolatzeko eta Udal Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan eta Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko-Alministratiboan bi errekurtso mota jarri daitezke: birjapen errekurtsoa eta ekonomia-administrazioko erreklamazioa. Edozelan ere, ezin izango dira bi errekurtso motak batera ipini.