Gaztedi
aurkari indartsua dela kontuan hartuta, emaitza ez dela txarra nabarmendu du Lukene Uriarte taldeko kapitainak. Berez etxeko partidua zen arren, Urbieta Rugby Zelaiaren egoera txarra dela-eta, Zornotzako Larrea zelaian jokatuko zuten atzo Euskal Ligaren 2. jardunaldiari zegokion partidua.
“Gaztedi izateko oso pozik gaude emaitzagaz. Oso ondo jokatu genuen, eta irabazi ahal izan genuen. Baina eurek gura
akatsak ondo aprobetxatzen jakin zuten, guk eurenak, ostera, ez”, azaldu du. Hain zuzen, Gaztedik duen esperientziaz baliatu zela uste du, eta talde gernikarrak hasiberria izatea ordaindu zuen zelanbait (Euskal Ligan bigarren denboraldia da talde gernikarrarentzat).
Argazkia: Mer Sanarc.
Gernika RTren kapitainak adierazi duenez, ez zen euren partidurik onena izan. Hala ere, euren
jarrerari eutsi zieten. Gogotsu zelairatu ziren, gero apur bat moteldu zuten euren joko-erritmoa, eta beranduago berriro ere kementsu jokatu zuten: “Jarrera bizi hori partidu hasieratik amaiera arte mantentzea kostatzen zaigu”.
Gernika-Lumoko taldeak lau entsegu egin zituen–Iratxek, Guindik eta Letik egin zituzten–, eta Gasteizko taldeak, berriz, bost entsegu egin zituen.
Bi puntu. Orain arteko bi jardunaldien ostean, Gernika RT Euskal Ligaren sailkapeneko azkenengo postuan dago, 2 puntugaz. La Unica RT A Iruñeako taldea dago sailkapen buru, 9 puntugaz. Avia Eibar Rugby bigarrenak eta Escor Gaztedik, ostera, bosna puntu dituzte.