ELA eta LAB sindikatuek lan balditzen eta adostutako hitzarmenen defentsan kontzentrazioa egin dute gaur goizean Gernika-Lumoko udaletxe aurrean.
ELA eta LAB sindikatuak
Sindikatuek, enplegu publikoaren eta kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko 10 minutuko geldialdia egin dute eta otsailaren 28ko lanuzteetara deitu dute. Hilaren 28an lanuzteak egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta foru sektoreetako erakunde guztietan.