Gizonezkoetan
Hondarribia Ak eta emakumezkoetan
San Juanek irabazi zuten Oria ibaian lehiatutako traineru jaitsiera.
Gizonezkoen eta emakumezkoen absoltu mailetako lehiekin batera, beterano eta gazte mailetakoez ere gozatu zuten Orion bildutako arraunzaleek.
Hondarribiak 19:22.56ko markagaz lortu zuen garaipena.
Lehia estua egon zen lehenengo hiruren artean. Zierbena sailkatu zen bigarren, Hondarribiarengandik segundo bat eta zazpi ehunenera, eta Orio A hirugarrenak irabazleak baino bost segundo eta hamahiru ehunen gehiago behar izan zituen jaitsiera burutzeko.
43 traineru lehiatu ziren mutilen absoltu mailan.
Bermeo Ak 19:46.26ko denbora markatu zuen. Hau da, bermeotarrak hondarribitarrengandik 23 segundo eta 70 ehunenera sailkatu zen. Bermeoko
beste trainerua hogeitabosgarren sailkatu zen; irabazlearengandik minutu bat, 50 segundo eta 72 ehunenera (21:13.28).
Hala,
Mundaka 31. postuan geratu zen, 21:30.12-ko denboragaz (Hondarribiarengandik bi minutu, zazpi segundo eta 56 ehunenera).
Mundakarrek
emakumezkoen trainerua osatu dute aurten, eta zapatuan estreinatu zen
Lamia trainerua. 20 ontzik parte hartu zuten emakumezkoen absolutu kategorian. Mundakarrak azken postuan sailkatu ziren, baina lan txukuna egin zuten. 14:26.84-ko denboragaz nagusitu ziren sanjuandarrak; lau segundo eta 66 ehunenera sailkatu ziren oriotarrak, eta 25 segundo eta 33 ehunenera donostiarrak. Mundakak 18:38.44-ko markagaz burutu zuen jaitsiera (San Juanengandik lau minutu, 11 segundo eta 60 ehunenera).
Mundakak nesken taldea Oria ibaiko jaitsieran estreinatu zen.
Argazkia: Bermeo Arraun Argazkia.
Bestalde, Getaria izan zen azkarrena beteranoetan: 14.48.79. Chapela eta Ares bigarren eta hirugarren sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Gazte mailan, aldiz, Zierbena izan zen irabazlea (14.37.64). Zarautz bigarrena Zierbenarengandik 46 segundo eta 69 ehunenera sailkatu zen, eta Hondarribia hirugarrena minutu bat, hamazazpi segundo eta hiru ehunenera.