80ko hamarkada berezia izan zen asko eta askorentzat, eta nabaria da urtero Bermeoko aratusteetan. Aurtengo aratusteak agurtzeko, ohi legez, Spookypheria Productions elkarteak antolatutako 80’s party-a hartu zuen atzo gauean Bermeoko Kafe Antzokiak, eta beste behin ere antzokia betetzea lortu zuten. Izan ere, askok egutegian borobilduta daukaten hitzordua da.
Garai hartako pertsonaia askoren mozorroak soinean jarrita bertaratu ziren herritarrak, ondo pasatzeko asmoz. Eta, goizaldera arte 80ko hamarkadako doinuekin dantza egiten egon ziren, Bermeoko Kafe Antzokiak ateak zarratu arte.
Unholy Covers talde bermeotarraren ordez, Band Jovi taldea igo zen atzo agertokira. Ondoren, urtero legez, DC Datak jarri zuen musika. Eta ez dago 80’s party-rik zintak birbobinatzeko lehiaketarik barik, hortaz, atzo agertokira igota, lan horretan ibili ziren zenbait parte hartzaile.
Atzokoaren ostean, gaur mozorroak gordetzeko eguna da Busturialdean. Bermeon, Txosna Batzordeak antolatuta,
aldiana, aldiano eta olatuek ekarriko kuadrilekin bete zen herria.
Ibarrangelun ere, aratusteak ospatzeko eguna izan zuten atzo.