Astraren baloreak berraztertu dituzte lehenengo asanbladan

Astraren etorkizuna eraikitzen hasi dira herritarrak. Orain artekoa aztertuta zein balore landu behar diren ondorioztatu zuten 4. kilometroko lehenengo asanbladan.

Eraikina okupatu zenetik 12 urte igaro ondoren, Astraren baloreak berraztertu zituzten 4. kilometroko lehen asanbladan eta baloreen inguruan hausnartutakoaren ondorioak badituzte dagoeneko.

Astra komunitatea “indartzea” dela kilometro horren helburua erabaki zuten ekainean herritarrek. Horretarako, komunikazioa “eraldatu” eta oinarri filosofikoak “berrasmatzea” beharrezkoa dela deritze: “ezinezkoak okupatzen segitzeko eta autogestioagaz ahal delako, egindako ibilbidea ez da nahikoa, gehiago nahi dugu”.

Berrasmatzeko garaia da eta joan den hilabete bukaeran hasi ziren etorkizun hori erakitzeko lanean herritarrak. Lehenengo asanbladara hurbildu ziren 55 pertsonek Astraren baloreak izan zituzten aztergai. Metodologia taldeko kide den Mikel Fidalgok, orain dela 12 urte egin zen “ariketa berbera” izan zela 4. kilometroko lehen asanbladan burututakoa azaldu du. Hori, proiektuaren oinarriak “komunean” jartzeko asmoagaz egin zela argituz.

Fidalgok dioenez, ondorio nagusia “baloreak mahai gainean” jartzeko beharra zegoela eta asanbladak beharrizan horri erantzun egin ziola ikustea izan zen. Bigarren ondorioa, Astraren oinarri diren baloreen inguruan eztabaidatzeko eta balio barriak txertatzeko prozedurak sortu behar dituztela erabakitzea izan zela dio.

Eta hirugarrenez, 4. kilometroko hurrengo mailatan kontutan hartu behar diren oinarriak finkatu zirela. “Garrantzitsuena” eta lehenengo ondorioagaz “lotura” zuzena duen ondorioa da hirugarrena Fidalgorentzat. Hau da, proiektuen oinarri izango diren baloreak finkatu ziren, gerora erabaki behar izango diren erabaki guztietan presente egon beharko liratekeen baloreak.

Lehenengo asanbladan egindako ariketetan Astraren baloreak aztertu ziren baina ez ziren balore jakinei buruzko erabaki konkretuetan zentratu. Mikel Fidalgok azaldu duenez, “Astrako proiektuan gaur arte nolako proiekzioa eduki duten eztabaidatu zen. Baloreak ondo landu diren, praktikan eragina izan duten eta nola landu behar diren eztabaidatu zen”.

Praktikan, “poliki-poliki” aurrera ateratzeko prozesua izango da 4. kilometrokoa, lehenengo asablada eta azken asanbladaren artean loturak bultzatuko dituena. “Hurrengo asanbladatan erabakiko denak, lehenengo asanbladan erabaki dena ere baldintzatuko du eta alderantziz ere gerta liteke”, dio Fidalgok.

Lehenengo asabladan Astraren baloreak aztertu zituzten; bigarren asanbladarako Astrak eragile izan behar duen edo ez erabakitzea dute zehaztuta; eta hirugarrenean, antolaketari begirako funtzionamendua izango da aztergai.

Ideien laborategia

Bigarren asanblada egin aurretik, foroa egingo dute barikuan Astran 18;30ean.

Bigarren asanblada deitu aurretik “ezsenatoki desberdin asko” egon ahal direla aurreikusi zutela aitortu du Mikel Fidalgok: “Eragiletza ez da soilik bai eta ezaren artean mugitzen, izan ere, eragiletza modu ezberdin asko daude. Zuzenean asanbladara joan izango bagina, oso eztabaida sakona izango zen”. Horren aurrean, bigarren asanbladarako edukia prestatzeko antolatu duten foroa da barikukoa. “Ez dira erabakiak hartuko, hausnartzeko gunea izango da. Eragiletza era desberdinei buruz hitz egingo da, iritziak emango dira eta hortik edukia sortu”, argitu du Fidalgok.

Beraz, ideien laborategitik atera nahi dena, hurrengo asanbladari begirako edukia prest izatea da, asanblada baita erabakiak hartzeko gunea.

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

iteyedu
2018-07-26 09:13:35

Send this to friend